Txupinazoaren aurreko eta ondorengo momentuetan, hamazazpi lagun artatu ditu Gurutze Gorriak, Iruñeko hainbat tokitan jarri dituen postuetan.
Udaletxearen atzeko gunean, lau lagun artatu dituzte, traumatismoengatik. Postu horretan beste bi laguni eman diete arreta, zehaztu ez dituzten arrazoiengatik. Udaletxearen atzeko gune horretatik pertsona bat ospitalera eraman dute.
San Saturninoko postuan, zauriengatik eta erredurengatik artatu dituzte zenbait lagun, eta mediku azterketa bat ere egin dute.
Vazquez de Mellan jarritako gunean, berriz, pertsona bat intoxikazioagatik lagundu dute; zauritutako bat ere artatu dute, baita beste bi lagun ere, zehaztu gabeko arrazoiengatik.
Nafarroako DYAk zortzi lagun artatu ditu; horietako bat ospitalera eraman dute.