Trixerta

'Hankarteko matxina' aste honetako trixertan

Euskal Herriko Itzuliaren harira egin du elastikoaren diseinua Buatxabalek. BERRIAren webgunean eros daitezke, baita telefonoz deituta ere: (0034) 943-30 43 45.

2015eko apirilaren 16a
13:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Lehengo astean jokatutako Euskal Herriko Itzulia hartu du gaitzat Buatxabalek trixerta egiteko. Bizikleta bat da irudi nagusia, eta Hankarteko Matxina esaldia jarri dute bizikletaren behealdean. Bi koloretako elastikoak egin dituzte kasu honetan: txuriak eta urdinak.

Elastikoek 25 euro balio dute —etxerako bidalketa eta BEZa barne—, eta BERRIAlagunek %10 merkeago izango dute: 22,5 euroan. www.berria.eus/trixertak helbidean erakutsiko dira diseinu berriak, eta hor bertan erosi ahal dira. Baita telefonoz ere: (0034) 943-30 43 45.

BERRIAk euskal sortzaileekin elkarlanean abiatutako egitasmo bat da trixertarena. Zaldieroa, Savanna Studio, Unai Iturriaga eta Buatxabal sortzaileak ari dira BERRIAko albisteak kamiseta bihurtzen. Sortzaileak arduratzen dira sormenaren arloaz; Oninart estudioak egingo ditu ekoizpen lanak, eta elastikoak BERRIAk hedatuko ditu.

Euskal sortzaileek propio erosleentzat egindako elastikoak eskatu ahala inprimatuko dituzte, eta eskatzaileari etxera iritsiko zaio zuzenean, erosi eta hamar eguneko epean. Aurreko asteetan kaleratutako kamisetak ere eskatu ahal izango dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.