elikadura

Haragi "pozoitua" saldu dutela salatu dute abeltzainek

Joan den astean sare bat desegin zuen Poliziak Espainian. Haragi hori nora joan den argitzeko eskatu dute Enba eta EHNE sindikatuek.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko uztailaren 22a
13:10
Entzun

Abereak legez kanpoko produktuekin hazten zituztelakoan, hamalau lagun atxilotu zituen Guardia Zibilak joan den astean Aragoin, Espainian. 2014an hasi zuten ikerketa, eta, Poliziaren arabera, horrelako 1,3 tona haragi saldu dute.

Ikerketak ia bi urte iraun du, eta tarte horretan haragi "pozoitu" hori saltzen utzi izana salatu dute Enba eta EHNE sindikatuek. "Arduragabe" jokatzea egotzi diete erakundeei. Haragia nora joan den argitzeko eskatu dute.

Salatu dute Espainian "ohikoa" dela jardun hori. Euskal Herrian "kontrol sistema zorrotzak" daudela nabarmendu dute, eta horrelakoak saihesten direla hala. "Ez dugu inor engainatzen eta pozoitzen".

Herritarrei eskatu diete haragia erostean erreparatzeko etiketari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.