Haranburuk preso segituko du, 25 urte kartzelan egin arren
Bagoaz presoen eskubideen aldeko kolektiboak jakinarazi du Frederik Haranburu presoak egindako baldintzapeko askatasun eskaera atzera bota duela Frantziako Justiziak. Senpereko presoari 1990. urtean ezarri zioten bizi guztiko espetxe zigorra, eta 2013an egin zuen baldintzapean aske geratzeko lehen eskaera. Haranburuz gain, Jakes Esnalek eta Ion Parotek ere 25 urte preso daramatzate Frantzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu