komunikazioa

Haritz Rodriguez Betor hitzaldi sortan gaur, zuzenean, BERRIA.INFOn

Blog eta sare sozialen inguruan jardungo da, Miramon Enpresa Digitalak, CodeSyntaxek eta BERRIAk antolatzen dituzten hitzaldietan. 18:00etan hasiko da, eta 'streaming' bidez emango du zuzenean BERRIA.INFOk.

2013ko maiatzaren 15a
12:03
Entzun 00:00:0000:00:00

Betor hitzaldi sortak BERRIA.INFOra itzuliko dira gaur arratsaldean. Haritz Rodriguez blog eta sare sozialen inguruan jardungo da 18:00etan, eta BERRIAren webguneak zuzenean emango du. Betor hitzaldiak Miramon Enpresa Digitalak, CodeSyntaxek eta BERRIAk antolatzen dituzte.

Rodriguezek Blog on Brands du azken proiektua. Deustuko Unibertsitatean izango da hitzaldia, Innogunean (Garate eraikina). Ekitaldian parte hartzeko, Enpresa Digitalaren webgunean eman behar da izena, edo bestela ekitaldiaren Facebookeko hitzaldian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.