politika

"Harreman politikoak normalizatzeko" bildu dira Aralar eta PP

Aralarretik Patxi Zabaleta, Dani Maeztu, Rebeka Ubera eta Jon Iñarritu joan dira Donostiako bilerara, PPtik Antonio Basagoiti, Iñaki Oiarzabal eta Borja Semper. 

2011ko azaroaren 29a
15:20
Entzun

"Errealitate politikoa aztertzeko" bilera egin dute Donostian Aralarrek eta EAEko PPk, honen egoitzan baina aurrenak eskatuta. Aralarretik Patxi Zabaleta, Dani Maeztu, Rebeka Ubera eta Jon Iñarritu joan dira, PPtik Antonio Basagoiti, Iñaki Oiarzabal eta Borja Semper.

Zabaletak bileraren ondoren esan du "harreman politikoak normalizatzeko bidean" batu direla. "Inolako murrizpenik egin gabe gai guztiak jarri ditugu mahai gainean. Bi aldetatik zintzotasun osoz hitz egin dugu, egia osoa esanez, eta gai guztiak aztertu ditugu: bakegintza, normalkuntza politikoa, Euskal Herriko egoera azken hauteskundeen ondoren eta bereziki krisi ekonomiko eta soziala edota Espainiako Gobernuaren osaketa”.

Aralarreko koordinatzaileak argitu du PPrekin egindako batzarraren helburua ez zela akordioak lotzea. “Harremanak normaltzera etorri gara". Zabaleta ziur azaldu da etorkizunean alderdi guztien arteko harremanak normaldu egingo direla, eta elkarrizketaren garrantzia nabarmendu du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.