Hartz arrearen iraupenaren aldeko ekimen bat babestu du Ekologistak Martxan taldeak
Pirinio inguruetako elkarte kontserbazionista ugarik babesa adierazi diote hartz arrearen iraupenaren aldeko egitasmo bati. Besteak beste, Nafarroako Ekologistak Martxan azaldu da proiektuaren alde. Espainiako Ingurumen Ministerioak sustatu du, hartz arrea duten erkidegoetako gobernuekin lankidetzan —tartean dago Nafarroako Gobernua—. Hartz mota hori desagertzeko arriskuan dago Pirinioetan, eta, hala gerta ez dadin, hainbat neurri jasotzen ditu egitasmoak: esaterako, informazio eta sentsibilizazio kanpainak, gizakien eta hartzen arteko gatazkak murrizteko; eta hartz taldeen arteko lotura geografikoak erraztea, horien artean ugalketa ahalbidetzeko. Europako Kontseiluan aurkeztu dute proiektua, Europako Batasunaren Life diru funtsetik lortu nahi baitituzte diru laguntzak. Hain zuzen, hamalau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa dute sustatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu