Indarkeria matxista

Hasi da Sergio Murillo Bizkaiko diputatuaren aurkako epaiketa, GAS sindrome faltsua erabiltzeagatik

Irune Costumerori alabaren zaintza kendu zion aldundiak 2017an; Murillori eta beste hiruri prebarikazioa, tratu txarrak eta lesio psikologikoak leporatu dizkiete.

Sergio Murillo Gizarte Ekintza diputatua, epaitegian, gaur. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko ekainaren 7a
11:25
Entzun

Sergio Murillo Bizkaiko Diputazioko Gizarte Ekintza diputatua eta aldundiko Haurren Arretarako Zerbitzuko beste hiru langile epaituko dituzte gaurtik aurrera, Irune Costumerori alabaren zaintza kentzean GAS guraso alienazioaren sindromea argudio gisa jartzeagatik. Sindrome hori erabiltzea debekatuta dago, ez baitu oinarri zientifikorik, eta emakumeen aurkako indarkeria instituzionalaren adibidetzat jotzen da. Hori dela eta, Murillori eta beste hirurei prebarikazioa egotzi diete, baita tratu txarrak eta lesio psikologikoak ere.

Irakurri gehiago:Irune Costumero: «Tratu txarren salaketa bat badago, ezin da eman zaintza partekatua»

2017ko udan kendu zioten Irune Costumerori alabaren zaintza. Aurrez, haurraren aitaren aurkako salaketa jarria zuen emakumeak, indarkeria matxistagatik; halere, epaile batek zaintza partekatua ezarri zuen. Umeak, ordea, ez zuen aitarekin joan nahi; Osakidetzak behin baino gehiagotan abiatu zuen tratu txarren protokoloa, baina diputazioko gizarte zerbitzuek amari egotzi zioten alaba aitaren aurka manipulatzea, GASaren bidez, eta zaintza bortxaz jendu zioten. Costumeroren kasuaren haria, NBE Nazio Batuen Erakundeak kargu hartu zion Espainiako Erreinuari. Aldundiak, baina, kontrako bidetik jo du: Murillo bera jada inputatuta zegoenean izendatu zuten diputatu, 2019ko foru hauteskundeen ostean; horrek hainbat eztabaida eragin ditu Bizkaiko Batzar Nagusietan, baina karguan mantendu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak.

Irakurri gehiago:Emakume maltzurraren mitoa, muturreraino

«Justizia egitea eta alaba etxera itzultzea espero dut», adierazi du Costumerok gaur epaitegiaren atarian. Hura babesteko elkartu dira hainbat emakume; besteak beste, Arratiako mugimendu feministak deituta. Sare sozialetan ere elkartasun mezu ugari jaso ditu. Gaur bertan, Irene Montero Espainiako Berdintasun Ministroak adierazi dio ez dagoela «bakarrik»: «Gure herrialdeak erreparazioa zor dio Iruñe Costumerori, ez aitortzeagatik borroka egin duela bere alaba indarkeria matxistatik babesteko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.