Koronabirusa
Hasi dira HABEren azterketak BECen

Atzo hasi ziren HABEren euskara azterketak egiten BECen (Barakaldo, Bizkaia). Azterketak lau txandatan egin zituzten atzo: txanda bakoitzean 450 azterketarik baino gutxiagok parte hartu zuten, eta gehienez 80 laguneko taldetan banatuta, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek esan zuenez, «oso gustura» daude, ikasleak «oso ondo» sartu zirelako. «Distantziak oso ondo errespetatu dituzte, tenperatura hartuta eta maskarak jarrita etorri dira, eta eskuak garbitu dituzte sartu aurretik». Ekainaren 19ra arte egingo dituzte azterketak, eta 12.161 ikaslek parte hartzea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu