Haur bakoitza artatzeko bost minutu soilik izango dituztela diote pediatrek

Pediatren protesta, atzo, Donostian. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Garikoitz Goikoetxea.
Donostia
2011ko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Ume bakoitzarentzat behar den denboraren erdia izango dutela salatu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pediatrek. Hamar minutuan dago jarrita beharrezko denbora, eta, medikuen esanetan, Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi dituen aldaketekin bost minutu besterik ez dituzte izango haur bakoitza artatzeko. «Zerbitzuaren kalitatea nahitaez gutxituko da», azaldu du Pedro Gorrotxategi pediatrak. Sendagile bakoitzaren gain 1.000 ume jarri nahi ditu Osasun Sailak; gaur egun, 900 dituzte, baina, pediatren arabera, gehiago dira batez beste —Gipuzkoan, esaterako, 1.050 haur pediatrako—. Hala, kopurua igota, benetan mediku bakoitzaren gain haur gehiago jarriko dituzten beldur dira. Elkarretaratzeak egin zituzten atzo, Donostian eta Bilbon, eta atzera egiteko eskatu Jaurlaritzari.

Pediatra eskasia dago arazoaren oinarrian. Hori ikusita, Osasun Sailak, sendagileei ume kopurua gehitzeaz bat, erizainen esku utzi nahi ditu zeregin batzuk. Gorrotxategik dio horiek ezin dutela pediatren lana ordezkatu kasu guztietan. «Artatzeko prozesutik ezin dute kendu pediatra». Arazoa konpontzeko, zerbitzuak hobeto antolatzeko eskatu diote Osakidetzari, eta unibertsitatean hasteko pediatra gehiago hezten. Kanpoko sendagileak ekartzearen alde egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.