Haur lapurtuen auzian delitua egon dela frogatutzat jo du Kalparsorok

Donostian hilkutxa bat hutsik agertu dela eta, EAEko fiskalak esan du lehentasuna dela umea bizi den jakitea

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Donostian ume baten hilkutxa hutsik agertutako auzian delitua egon dela frogatutzat jo du Juan Kalparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak. «Zalantzarik gabe, umeari zer gertatu zitzaion jakitetik gertuago gaude», erantsi du Kalparsorok. Fiskalak esan duenez, aztertu egin beharko da zein delitu egin zen orduan eta kasu hartan zein medikuk eta erizainek parte hartu zuten. Baina Kalparsorok uste du «lehentasuna» dela duela 34 urte jaiotako umea bizi den jakitea.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako adopzio guztiak ikertzeko eskatu du SOS Ume Lapurtuak elkarteak. Flor Diaz elkarteko presidenteak azaldu duenez, justiziaren «ate guztiak» joko dituzte lapurtuak izan diren haurren auziak argitzeko.

Kasu bat, artxibatzekotan

Gasteizko emakume batek haur lapurtuen auzien karira iazko uztailean jarritako salaketa bat artxibatzeko eskatu dio Espainiako Poliziak Palentziako (Espainia)fiskalari. 1949an ustez jaio eta lapurtu zuten umearen ahizpak jarri zuen salaketa. Poliziak baieztatu du emakume bat Palentziako San Bernabe erietxean izan zela, astebetez, 1949an, baina ezin izan ditu hura artatu zuten langileak ikertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.