Haur lapurtuen kasuak argitzeko batzordea osatu dute Nafarroan
Lapurtutako umeen salaketak eta adopzio irregularrak argitzeko batzorde bat osatu du Nafarroako Parlamentuak. Alderdi guztiek bozkatu zuten PSNren eta Bilduren proposamenaren alde, eta guztiak daude batzordean; alderdi bakoitzak bi ordezkari izango ditu. UPNko Javier Caballero izendatu dute presidente. Urriaren 4rako bukatuta eduki beharko dituzte ikerketa lanak; ordurako batzordearen ondorioak onartu beharko ditu parlamentuak. Hamabost egunetik behin bilduko dira, Nafarroako Parlamentuak ezagutarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu