Irudia. Iruñea
HAUR SAHARARRAK, UDALETXEAN
Enrique Maia Iruñeko alkateak eta hainbat zinegotzik harrera egin zieten atzo uda Nafarroan igarotzen ari diren hogei ume sahararri. Adingabeak ekainaren 20an iritsi ziren Nafarroara, eta hilaren 19an itzuliko dira errefuxiatu kanpalekuetara. Ekitaldian, Kaltoun izeneko 12 urteko haurrak eskertu egin zuen Euskal Herrira etortzen diren guztietan harrera familiek eskaintzen dieten tratua. Aurten, 8 eta 12 urte arteko 115 haur etorri dira Nafarroara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu