Hauteskundeak, legebiltzarra desegin eta zortzi astera

enekoitz esnaola
2012ko maiatzaren 7a
20:42
Entzun

Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeak adibide bezala hartuta, 2009ko martxoaren 1ean izan ziren bozak, eta Juan Jose Ibarretxe aurreko legealdiko Eusko Jaurlaritzako lehendakariak urtarrilaren 5ean sinatu zuen legebiltzarra desegiteko dekretua, zortzi aste lehenago. 

Urtarrilaren 6an Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Urtarrilaren 9an hauteskunde batzordeak eratu zituzten. Urtarrilaren 21 eta 26 artean hautagai zerrendak aurkezteko epea izan zen, eta otsailaren 2an aldarrikatu zituzten batzordeek zerrendak.

Otsailaren 13an hasi zen hauteskunde kanpaina, eta 27an bukatu. 28an gogoeta eguna delakoa, eta martxoaren 1ean bozak.

Hauteskunde egunak, urria eta maiatza artean 1980tik

Frankismoaz geroztik 1980an egin zituzten Eusko Legebiltzarrerako lehen hauteskundeak, eta bozak beti urria eta maiatza artean izan dira: urrian hiru aldiz, azaroan behin, otsailean behin, martxoan bitan, apirilean behin eta maiatzean ere behin.

1980: martxoaren 9an.

1984: otsailaren 26an.

1986: azaroaren 30an.

1990: urriarren 28an.

1994: urriaren 23an.

1998: urriaren 25ean.

2001: maiatzaren 13an.

2005: apirilaren 17an.

2009: martxoaren 1ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.