Hauteskundeak udazkenera aurreratuko dituztela uste du Egibarrek

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Joseba Egibar EAJren GBBko presidentearen arabera, Patxi Lopezek ez du legegintzaldia amaituko, Eusko Jaurlaritzan segitzeko nahiko babes ez duelako. «Gobernu honek ez du aurkeztuko aurrekontu proiektu bat. Honek ez du iraupenik». Hori hala, uste du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «urriaren amaierarako edo azarorako» iragarriko dituela Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Euskadi Irratian egin ditu adierazpenok Egibarrek, Noticias taldeko egunkariek atzo kaleratutako informazioari buruz galdetuta. Kazeta horien arabera, urriaren 25era aurreratuko lituzke bozak Lopezek. Horretarako, abuztuaren azken astean egin beharko luke deia, Gobernu Kontseilua bildu ostean. Urriaren 25a, osteguna, jaieguna da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Bestalde, eta Espainiako Gobernuak egin nahi duen hauteskunde erroldaren erreformari dagokionez, Egibarrek esan du EAJk ez duela proposamen hori babestuko. «Kontra gaude, eta hala egongo gara». «Esan duguna da prest gaudela hitz egiteko hemendik kanpora joan ziren horiek bueltatzeko laguntzei buruz».

Mikel Torres PSE-EEren zuzendaritzako koordinatzaileak, berriz, esan du ETAren jardunagatik joandakoek aitortza merezi dutela, baina nabarmendu du «zaila» iruditzen zaiola Hegoaldean botoa emateko eskubidea izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.