Hautetsiek eta Garapen Kontseiluak hitzarmenekin segitu nahi dute

Lasserrek uste du berrantolaketaren eskemak Hautetsien Kontseiluaren funtzioa «sendotu» behar duela

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
«2013 ondoko egoerari buruzko gogoeta abian da, eta segur naiz gaur egungo lurralde hitzarmenei gero bat segurtatuko diegula». Mezu hori eman zuen atzo Jean Baptiste Etxeto Garapen Kontseiluko presidenteak, 2008an izenpetu hitzarmenaren balorazioa plazaratzeko eginprentsaurrekoan. Noski, egitasmoen azalpena emanik, geroari begira dituzten kezkak azaldu zituzten, besteak beste, Pays egitura desagertzen denez Garapen eta Hautetsien Kontseiluek hitzarmenen pasatzeko eskumena galtzeko arriskua dutelako. Herri elkargoen berrantolaketaren eskemak Hautetsien Kontseiluaren funtzioa «sendotzeko» eskatu zuen Jean Jacques Lasserrek, Hautetsien Kontseiluko presidenteak. Eskaera hori egiten duen aldaketa proposamen mozio bat igorri zion prefetari urriaren 7an.

2008az geroz martxan den eta 2013 arte iraunen duen hitzarmenean, guztira 71 egitasmo dira adosturik, 340 milioi euroko aurrekontu batekin. Besteak beste, Kanbo eta Donibane Garazi arteko trenbidearen moldaketa da finantzaturik.

Horrez gain, berrantolaketaren eskemak Ipar Euskal Herriaren osaketa historikoa kontutan hartzeko eskatu zuen larunbateanLapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Auzapezen Biltzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.