Irudia. Iruñea
HAUTETSIEK EZ DUTE AHT-A NAHI
Abiadura handiko trenaren aurkako elkarretaratzea egin dute Iruñean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, herrialde horretako AHTaren kontrako hautetsien sarearen ekimenez. Nafarroa osoko hamaika herritako ordezkariek parte hartu dute. AHTa egiteko proiektuak ingurumenean eraginen dituen kalteak salatu, eta tren herrikoi eta sozial baten alde egin dute. «AHTa ez da iraunkorra, eta baliabideak xahutu bertzerik ez du egiten», erran du Pedro Leraltak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu