EUSKARA

Hedabideetarako laguntzei eutsi die Jaurlaritzak, eta beste atalak jaitsi egin ditu

IKTetarako laguntzetan izango da murrizketa handiena, %45ekoa. Euskalgintzarako atalean, LanHitz deialdian eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusirako laguntzetan %15ekoa da jaitsiera.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko maiatzaren 6a
15:50
Entzun

Eusko Jaurlaritzak iazko diru kopuru bera emango die laguntzatan euskarazko hedabideei: 4.875.000 euro. Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak ematen dituen deialdietan zati handiena du hedabideenak —euskaltegiena aparte joaten da—, eta «lehentasun nabarmena» eman nahi izan diote, Patxi Baztarrika sailburuordearen hitzetan. Kontuan izatekoa da, hala ere, mozketak iaz egin zituela Jaurlaritzak atal horretan; %11 jaitsi zituen laguntzak.

Beste laguntza batzuetan badira murrizketak iazko deialdiekin alderatuta. %15 inguruko jaitsiera dago euskalgintza delako deialdian —gizarte bizitzan euskararen erabilera indartzeko ekimenei ematen dizkiete laguntzak horren bidez—, LanHitz programan —enpresetan euskararen presentzia areagotzeko da—, eta EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko laguntzetan. Hona, dirutan: Euskalgintza zatira 979.200 bideratuko dituzte, iaz baino 172.800 gutxiago; LanHitz-era, 1.944.800 euro, iaz baino 340.200 gutxiago; eta EBPNko ekintzetara 1.385.000, aurreko urtean baino 245.000 gutxiago.

Horiek baino murrizketa handiagoa dute IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako laguntzek: %45 gutxitu dute dirua deialdi horretan. Baztarrikak azaldu du inbertsio gisara joaten direla IKTetako proiektu ugari, eta Jaurlaritzak berak esana duela inbertsioetan jaitsiera izango zela. Dirutan, IKTen deialdiak 807.500 euro izango ditu, iaz baino 656.700 gutxiago.

Laguntzetarako deialdia gaur bertan argitaratu du EAEko aldizkari ofizialak, eta ekainaren 6ra arteko epea jarri dute aurkezteko. Deialdiak urte hasieran egiteko eskatua zuten elkarteek aspaldian, urterako aurreikuspenak egite aldera. Jaurlaritzak hitzeman du datozen urteetan hasieran egingo dituela deialdiak.Eusko Jaurlaritzak iazko diru kopuru bera emango die laguntzatan euskarazko hedabideei: 4.875.000 euro. Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak ematen dituen deialdietan zati handiena du  hedabideenak —euskaltegiena aparte joaten da—, eta «lehentasun nabarmena» eman nahi izan diote, Patxi Baztarrika sailburuordearen hitzetan. Kontuan izatekoa da, hala ere, mozketak iaz egin zituela Jaurlaritzak atal horretan; %11 jaitsi zituen laguntzak.

Beste laguntza batzuetan badira murrizketak iazko deialdiekin alderatuta. %15 inguruko jaitsiera dago euskalgintza delako deialdian —gizarte bizitzan euskararen erabilera indartzeko ekimenei ematen dizkiete laguntzak horren bidez—, LanHitz programan —enpresetan euskararen presentzia areagotzeko da—, eta EBPN Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzeko laguntzetan. Hona, dirutan: Euskalgintza zatira 979.200 bideratuko dituzte, iaz baino 172.800 gutxiago; LanHitz-era, 1.944.800 euro, iaz baino 340.200 gutxiago; eta EBPNko ekintzetara 1.385.000, aurreko urtean baino 245.000 gutxiago.

Horiek baino murrizketa handiagoa dute IKT informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako laguntzek: %45 gutxitu dute dirua deialdi horretan. Baztarrikak azaldu du inbertsio gisara joaten direla IKTetako proiektu ugari, eta Jaurlaritzak berak esana duela inbertsioetan jaitsiera izango zela. Dirutan, IKTen deialdiak 807.500 euro izango ditu, iaz baino 656.700 gutxiago.

Laguntzetarako deialdia gaur bertan argitaratu du EAEko aldizkari ofizialak, eta ekainaren 6ra arteko epea jarri dute aurkezteko. Deialdiak urte hasieran egiteko eskatua zuten elkarteek aspaldian, urterako aurreikuspenak egite aldera. Jaurlaritzak hitzeman du datozen urteetan hasieran egingo dituela deialdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.