EZBEHARRA

Hegazkin arin bat jausi da Gorliz inguruan itsasora

13:00etan eman dute abisua hegazkinetik, motorrarekin arazoak zituztelako. Hiru bidaiari atera dituzte.

Garikoitz Goikoetxea.
2015eko azaroaren 14a
07:18
Entzun

Larrialdi zerbitzuak lanean ari dira Gorlizen (Bizkaia), itsasora erori den hegazkin arin bateko bidaiariak ateratzen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek BERRIAri azaldu diotenez, larrialdi abisua 13:00etan jaso dute. Hegazkinetik bertatik ohartarazi diete motorrean arazoak zituztela.

Itsasora erori dira handik gutxira. Itsas salbamendua, Gurutze Gorria eta Ertzaintza han dira. Segurtasun Saileko iturrien arabera, hiru bidaiari atera dituzte uretatik; hipotermia dute, baina bizirik dira. Lehorrera daramatzate orain ontzi batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.