Hazkundearen bultzatzaile nagusia eraikuntza sektorea izan da, EAEn eta Nafarroan %5,1eko igoera izan du. Sektore honetan ere,ordea, hazkundea 2005ekoa baino txikiagoa da, urte horretan EAEn %5,3koa eta Foru Erkidegoan %4,8koa izan baitziren. Industria sektorea ere hazi egin da, EAEn %4,8eta %2,3 Nafarroan. Zerbitzu sektoreak pisu apur bat galdu du EAEn; foru erkidegoan, ostera, hazkunde handiagoa izan du.
Hego Euskal Herriko hazkundea Eurogunekoa (%2,8 2006an) etaOCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko kideetakoa (%3,2 2006an) baino gehiago hazi da. Hala eta guztiz ere, txostenaren arabera, mundu mailako hazkundeak lagundu egin du, «nahiz eta lehengaien merkatuko tentsioek oztopoa ezarri». Barne eskaria eta kontsumoa hazkundeari eusteko ere «garrantzitsuak» izan dira.
Txostenaren aurkezpenean, Euskadiko Kutxaren Zuzendari Nagusiak, Elias Sertutxak, «lan merkatuaren jarrera» goraipatu zuen, hazkundea «ahalbidetu» duen faktore bezala seinalatuz. 2006. urtea ekonomiarentzat ona izan dela esan zuen. Era berean, Eurogunea «ekonomia dinamizatzen duen motor» gisa ikusten duelaazpimarratu zuen, AEBek ordezkatuz. Amaitzeko, nahiz etalangabeziaren beherakadarekin «pozik» agertu, etorkizunerako produktibitatea suspertzea «estrategikoa» izango dela esan zuen.
Bestalde, Euskadiko Kutxaren Ikerketa Saileko arduradunak, Joseba Madariagak, «motelaldia» igartzen hasiak direla seinalatu zuen. «Prezioen igoeraren aurrean prest» egotea komenigarria dela hausnartu zuen, «inflazioa igotzea posiblea delako». Azkenik, euskal ekonomia «ingurumen egonkor» batean dela uste dute Euskadiko Kutxako arduradunek.
SOLDATAK.Txostenaren arabera, langileen soldaten kostua merkatzen ari da (%18,1 2005ean eta %16,4 2006an), «patronalak negoziazio kolektiboan oztopo nagusi bezala ezartzen duen elementua delako». Patronalak soldaten kostua pisu gehiegi hartzen duela arrazoitzen du hori justifikatzeko. Joseba Madariagak, ostera ere, «bestelako datu gehigarriren»bat beharrezkoa dela uste du, horrelako interpretazio batera iristeko. «Dena den, ikerketak ematen duen datu esanguratsua da».
Etxebizitzaren merkatua doitzea espero dute
Euskadiko Kutxaren Ikerketa Saileko arduradunak, Joseba Madariagak, etxebizitzaren merkatua «doitzea» espero dela seinalatu zuen. Madariagaez da «burbuilaren eztanda» batez hitz egitera «ausartzen». Hego Euskal Herriko merkatuan «motelaldia» bai, baina «hondamendirik» gertatuko ez dela ziurtatu zuen. «Ustekabeko eragozpenik» gertatzen ez bada merkatuaren «egonkortze» baten aurrean gaudela seinalatu zuen.Bestalde, zuzendari nagusia berankortasun indizeari buruz aritu zen, etxeko ekonomietan «hipotekari ordaintzen uzten zaion azkena» dela azpimarratuz.