Datuak

Hegoaldeko testen %2,7k eman dute positibo

Bederatzigarren egunez jarraian, egun bakarrean zenbatutako kasu kopurua 300dik beherakoa izan da Hego Euskal Herrian; atzoko probetan, 212.

Antigeno testak Zarauzko ospitalean, artxiboko irudi batean. GORKA RUBIO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 18a
13:23
Entzun

Beheranzko joera agerikoa da birusaren transmisioari buruzko aldagai guztietan. Asteak dira birusaren oldarraldirik izan ez dela, eta kutsatzea arintze bidean dela erakusten dute datuek: Osakidetzak eta Osasunbideak 7.668 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a detektatzeko, eta 212 kasu positibo atzeman zituzten horietan. Hala, positiboen ehunekoa %2,7 izan zen Hego Euskal Herrian. Hain zuzen ere, aldagai horri dagokionez, datua gero eta gehiago ari da urruntzen OME Osasunaren Mundu Erakundeak gehienezko mugatzat zehaztua duenetik (%5).

Atzo atzemandako kutsatuei dagokienez, Bizkaian atzeman zen kasu gehien: 107 izan ziren. Nafarroan 47 detektatu zituzten; Gipuzkoan, 37, eta Araban 20.

Halaber, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, guztira 151 paziente dira gaitzarekin Hego Euskal Herriko zentroetan. Horietako 60 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.