Lau esparrutan eragin nahi du Euskara Eremu Sozioekonomikoan Sustatzeko Planak, eta zenbait helburu zehaztu ditu esparru horietako bakoitzean.
Euskararen ezagutza
Lanbide Heziketa. B eta D ereduetan matrikulatzen diren ikasle kopurua emendatu nahi dute.
Unibertsitatea. Euskaraz ikasten duten ikasleen kopurua igotzea da helburua.
Enpresetako zuzendaritzak. Enpresetako goi karguetan euskaldunen kopurua handitu nahi dute.
Euskararen erabilera
Hirigune eskualdeetan. Hiru hiriburuetako eskualdeetan eta Behe Bidasoan, euskararen erabilera areagotu nahi dute kontsumitzaileen zein langileen artean.
Eskualde industrialetan. Bigarren multzoan sailkatu dituzten eskualdeetan, helburua da euskara lan hizkuntza gisa sustatzea.
Kontsumitzaileen eskubideak
Dekretua bete. Kontsumitzaileen dekretua betetzen duten enpresen kopurua handitu nahi dute.
Aktibazioa
Kontsumitzaileak. Zerbitzuak euskaraz jasotzea eskatzen duten kontsumitzaileen kopurua handitzea da xedea.
Entitateak. Entitateentzat euskara «ezaugarri bereizlea» izan dadila lortu nahi dute, horretarako ziurtagiri, zigilu, aitorpen eta antzekoen kopurua handituz.
HELBURU NAGUSIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu