Helduak euskalduntzeko egitasmo bat aurkeztu dute

Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du, eta gaur hasiko da, Iruñean; ia 80 herritan izango dira taldeak

Egitasmoaren antolatzaileak, atzo, Donostian. IÑIGO URIZ / FOKU.
2023ko urriaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Haurren aurrean helduok heldu egitasmoa aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak. Haurren hizkuntza erabileran helduek duten garrantzia nabarmentzea da ekinbidearen xedea. Bigarren aldia da aurtengoa, eta hilaren 29ra arte iraungo du. Euskal Herriko ia 80 herritan antolatu dira taldeak.

Helduen arteko hizkuntza portaerei heldu nahi izan diete, gehienbat haurren hezitzaile edo zaintzaile gisa dihardutenei, haurrek «zer ikusi, hura ikasi» egiten dutelako, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Irati Iziarren arabera. Gurasoak «ahaldundu, sentsibilizatu eta saretuko» dituzten hitzaldiak, kultur egitasmoak, irteerak, jolasak eta tailerrak proposatu dituzte Topagunekoek. Hala, euskararen alde pauso bat eman nahi dutenentzat «tresnak, argumentuak eta testuingurua» lortzeko bidea emango dietela jakinarazi du lehendakariak.

Gaur Iruñean egingo dituzten jardunaldietan hizkuntzen sozializazioa eta helduen eredugarritasuna jorratuko dituzte, besteak beste. Lau aditu arituko dira hizketan; goizean, hiru, Kondestable jauregian. Arratsaldean, Kike Amonarriz Laba aretoan izango da.

Saioak doakoak dira, baina www.topagunea.eus webgunean izena ematea komeni da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.