«Injekzio bidez pertsona oso ahulak pozoitzea» leporatu diotenBaionako erietxeko medikua baldintzapean aske utzi izana ez du onartu Fiskaltzak, eta erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen atzo. Ordutik, bost egun ditu Paueko Dei Auzitegiak helegitea ikertzeko. Nahiz Fiskaltzak medikuaren berehalako espetxeratzea eskatu, baldintzapean aske uzteko erabakia hartu zuen epaileak ostiral iluntzean. Lanbidean jardutea debekatua zaio, eta auziarekin lotura duten pertsonekin ezin du harremanik izan.
Bizi bukaeran ziren lau eriei Hypnovel eta Nocuron produktuak injektatu izana leporatzen diote, eta medikuak berak aitortu egin du egiletza, zehaztuz erien «sufrimendua laburtzeko» xedez egin zuela, Arnaud Dupin haren abokatuaren hitzetan. «Hipokrisia osoa duen gai tabu» baten aitzinean direla erranez, dosierra politikoki hartuko du abokatuak, eutanasiari buruzko Frantziako legedia «laster aldatzeko beharra» dela agerian utzi nahian.
Frantziako Osasun Ministerioak ere eskatu dio auzkari buruzko inkesta administratibo bat Gai Sozialen Inspekzio Orokorrari (IGAS). Erietxearen ibilmoldea, barne kontrolak eta erien artak ikertu beharko ditu, eta bi hilabete izanen ditu aurkezteko .
Helegitea jarri du Fiskaltzak Baionako medikua aske uztearen aurka
Sendagilea preso sartzeko eskatu du; bost egun barru ikertu beharko du Fiskaltzaren helegitea auzitegiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu