Lokal berria ukan bitartean beste zerbait proposatuko diela ere idatzi die udalak, baina data finkorik gabe; heldu den astean biltzekoak dira bi aldeak hitzarmena zehazteko
Udal polizien autoa bertan sartzearekin hasi da tirabira astirian. Kaserna ohia udal polizien garajea dela azaldu dio Berriari Kotte Ezenarrok, "ez da hutsa. Materiala ere hor dugu", eta horretarako diela eskatzen gazteei hortik joatea.
Gazte batzuk ez dute mugitu nahi izan. Ezenarrok pertsonalki ditu mugiarazi. "Lasaiki" erran du Ezenarrok. Gaztetxekoek, berriz, salatu dute "modu oso bortitzean pertsonak bultza eta mahainak kendu" dizkietela. Filmatzen ari zen gazte bat identifikatu nahi izan dute poliziek. Azkenean, bideoa ezabatu du eta ez dute identifikatu.
Goizean hasi dute suhiltzaileen kaserna ohiaren okupazioa gazte asanbladakoek. Ordu arte Orio auzoko Sasiko zuten gaztetxea.
Gaztetxea husteko agindua emana zuen epaileak, eta Sasiko orain arte zegoen eraikina husteko deialdia egina zuten hango kideek gaurko. Goizerako jarri zuten zita, eta iragarri zuten prentsaurrekoa eta bazkaria ere egitekoak zirela. Ez zuten iragarri prentsaurreko hori gaztetxea izateko okupatutako beste eraikin batean emango zutenik.
âš ï¸Â ADI!!! âš ï¸ÂÂÂÂÂÂÂÂÂBihar @SasikoGztx -eko gazteek azken egitaraua prestatu dute bihar goizetik hasita. Desalojoa emateko denbora gutxi geratzen da. Ondorioz, bihar gaztetxea ustera (behar duzuna hartu), prentsaurrekora eta bazkarira deitu dute, 9tatik Orio 2n hasiz! Etorri!!! pic.twitter.com/2ZPySU9WQo
— ERLAITZ (@erlaitz_irun) 2018(e)ko abuztuaren 24(a)
Orio kaleko eraikinean alkartu, eta Hendaia erdialderako bidea hartu dute goizean. Han, suhiltzaileen kaserna zaharra okupatu dute. Bertara joateko deia egin diete gainera, herritarrei, mezu argi batekin: "Hendaia ez da gaztetxerik gabe beldituko".
KAXU KAXU!!! Sasikotik hiri barnera joan gara eta kaxerna zaharra OKUPATU dugu! Hendaia ez da gaztetxerik gabe geldituko! Zabalduuu eta zato Hendaiako gaztetxea sustengatzera!!!! pic.twitter.com/i5qizr5pr8
— Sasiko Gaztetxea (@SasikoGztx) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)
Gaur bertan egitekoa zuten lehen jardunaldia 18:00etan. etorkinen egoerari buruzko informazio bilkura antolatu dute. Hori baino lehen, ordea, aldaketa eta polizia joan dira egoitza berrira, eta handik kanporatu egin nahi dituztela salatu du gaztetxeak.
Hendaiako kaxernako gaztetxea desalojatu nahi dute. Alkatea eta txakurrak hemen daude! Alkatea modu oso bortitzean azaldu da pertsonak bultza eta mahainak kenduz!!!!!Gurekin hitz egitea errefusatu dute lokala beraiena dela erranez!! pic.twitter.com/15LRhnsX74
— Sasiko Gaztetxea (@SasikoGztx) 2018(e)ko abuztuaren 25(a)