Hendaiako ikastola berria, suprefetaren mehatxua gaindituz

2013ko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hendaiako Herriko Etxeak ikastola berri bat eraikitzea deliberatu zuen astearte gauean. Hiru botoren aldearekin hartu zuten erabakia. Paxkal Indo Seaskako lehendakariak baikor hartu du erabakia, eta gogorarazi du lehen ikastola eraikitzeko deliberoa duela hogei urte pasa hartu zutela eta orduan boto bakarraren aldearekin hartu zela erabakia. Ikastolak baliatuko duen aisialdia eraikitzea deliberatu du herriko etxeak, Baionako suprefetak egindako mehatxua saihestuz.

«Auzapeza eta suprefeta bildu dira, eta, deliberoa hartu badute, pentsatzen dut suprefetaren oniritziarekin egin dutela», erran du Indok. Ez da ikastolek nahi duten bidea, baina hori da dagoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.