Hernanin jazotako hilketa ikertzeko eginiko eskaria onetsi egin du Emakundek
Hernanin (Gipuzkoa) joan zen igandean bikotekide ohiak hil zuen emakumeren kasua ikertzeko eskatu du Iñigo Lamarca EAEko arartekoak, instituzioen aldetik okerrik egon ote zen argitzeko. Proposamenarekin bat egin du Emakundek, eta genero indarkeri kasu guztien inguruan duten aurkako jarrera berretsi du Arantxa Elizondo erakundeko idazkari nagusiak. Ikerketa zenbaitetan ezinbestekoa dela esan du: «Orain arte ez da genero indarkeria kasuen gaineko ikerketa sistematikorik egin, baina hauek egin ala ez erabakitzea instituzioen jarraipen batzordearen esku egon beharko litzateke». Iragan asteartean gizon bat atxilotu zuen Bilboko Udaltzaingoak, bikotekide ohiak jarri zion urruntze agindua urratzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu