Eusko Jaurlaritzak formula bat erabiltzen du herri bakoitzari zenbat diru dagokion zehazteko. Honako hauxe da:
•Langabezia. %56 erabakitzen du irizpide horrek. Langabezia totalak %46 eta andreen langabeziak %10 gehiago.
•Oinarrizko errenta. %24 erabakitzen du oinarrizko errenta bai, baina etxebizitza jasotzen ez dutenen kopuruak.
•Etorkinak. %20 erabakitzen du herri bakoitzean bizi den etorkinen kopuruak.
Irizpide horiekin, alde nabarmenak daude herri batetik bestera jasotzen duten kopuruaren artean. Bilbo eta Donostia harturik adibide. Aurten, 3,8 milioi euro pasatxo jaso ditu Bizkaiko hiriburuak; 10,93 euro herritar bakoitzeko. Donostiari 1,2 milioi eskas eman dizkiote; 6,35 euro herritar bakoitzeko.
Herri bakoitzari zer dagokio?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu