Politika

Herri Batasunaren sorreraren 30. urteurrena ospatuko dute datorren larunbatean Durangon

=i1978-2008. Independentzia eta sozialismoaren alde=i izango da leloa. HBrekin abiatutako mugimenduaren helburua "Euskal Herri aske, sozialista eta euskalduna" dela nabarmendu dute, eta "egunen batean libre eta demokratikoki independentziaren aldeko hautua egin ahal izateko baldintzak sortzea" dela beren lanaren ardatza.

2008ko apirilaren 19a
15:16
Entzun
HB Herri Batasunaren sorreraren 30. urteurrena ospatuko du datorren larunbatean ezker abertzaleak Durangon (Bizkaia), Itziar Aizpuruak euskaraz eta Marine Pueyok gazteleraz nabarmendu dutenez, "oinarrizko lanak, erronkek eta etorkizunera begirako helburuek osatu dituzten 30 urte.

1978ko apirilaren 27an sortu zuten HB, eta "gertakari handia" izan zela azpimarratu dute. Orduan hasitako mugimendu horren helburuak "Euskal Herri aske, sozialista eta euskalduna" direla agertu dute, eta bide horretan "egunen batean libre eta demokratikoki independentziaren aldeko hautua egin ahal izateko baldintzak sortzea" izan dela beren lanaren ardatza.

1978-2008. Independentzia eta sozialismoaren alde izango da igandeko ekitaldiaren leloa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.