HERRI ELKARGOAK. Hego Euskal Herria izena eman dioten herri elkargoa

2006ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Euskal hedabideetan Hego Lapurdi izena eman diogu iazko urte bukaeran sortu zen herri elkargoari. Baina, berez, Sud Pays Basque du izena. Frantsesez Pays Basque sud erraten diote Hego Euskal Herriari. Euskal Herria Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa eremura mugatzen dutenen eragina, dudarik gabe. Michel Hiriart herri elkargo horretako lehendakariak aitortu du izen hori «nahasgarria» dela. «Horregatik, beste izen bat aurkitu behar diogu. Lehenbailehen batzorde bat sortuko dut bizpahiru lagunekin, horren inguruan gogoeta bat ukan dezaten. Sud Pays Basque ez da beharbada izen egokia. Batzuek diote Itsas-MendiÉ».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.