HUHEZIko (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatea) arduradun Joseba Azkarragak, HEIS (Herrien Eskubideen Iksagunea Sortzen) elkarteko kide Urko Aiartzak eta Nazio Garapenerako Biltzarreko Gogoeta XXIeko buru Iñaki Sotok azaldu dutenez giza eskubideetan eta gatazaken konponbidean adituak direnek eskainiko dituzte hitzaldiak.
Jardunaldiak ostegunean eta ostiralean izango dira Eskoriatzako (Gipuzkoa) HUHEZI fakultatean eta antolatzaileek azaldu dutenez hiru dira helburu nagusiak:
- Euskal Herriko talaiatik, mundu gobernantzari eta botere banaketarihurbilpena eskaintzea.
-Nazioarteko komunitatean, 'ez zentralak' diren erakundeen parte hartze politikoa eta eragiteko gaitasuna ezagutzea.
-Gai honen inguruan Euskal Herriko komunitate akademikoan zein sozialean interesa sustatzea.
Ostegunean eta ostiralean beraz, nazioartean adituak diren lagun ugarik eskainiko dituzte hitzaldiak Eskoriatzan. Hauxe da bi egun horietarako prestatu duten egitaraua:
Lehen eguna: Nazioarteko komunitatea eraldaketa bidean
09:30/Jardunaldien irekiera
10:00/Miquel Alfonso Martínez (Nazio Batuetako aditua): 2010-ri begira,eraldakuntzak mundu gobernantzako erakundeetan. Nortzuk subjektu?
11:30/Alex Ugalde (Nazioarteko Harremanetako irakaslea EHUn): ‘Ez zentralak’ diren gobernuen egitekoa maila askotako Gobernantzadun (multi level) Europar Batasuneko esparruan.
15:30/Alejandro Tietelbaum (AAJko kidea eta jurista: Nazio Batuei buruzko eztabaida. Zertarako Nazio Batuak? Ze leku dagokio instituzio honi gaurko munduan?
17:30/Jaume Reyner (Zuzenbide Publiko irakaslea Tarragonako Unibertsitatean eta FOCDAko lehendakaria): Autodeterminazio eskubidea XXI. mendean.
Bigarren eguna: Gatazkak eta pertsonen eskubideei errespetua
09:00/Mateo Zuppi (Santegidioko Komunitatea): Bitartekaritza gatazketan: gizarteko sektore eta lobby ezberdinen papera.
10:30/Onno Sero (UNESCOko egitarauen koordinatzailea Katalunian): Nazio Batuen esku hartzea barne gatazketan.
12:30/Amaia Andrieu (Irakaslea EHUn eta aditua genero kontuetan): Genero dimentsioa gatazken konponbidean.
15:30/Verena Graf (LIDLIP, Geneva): Bakea erdiesteko ahaleginak, testuinguru ezberdinen arteko alderaketa.
17:30/Natalia Alvarez (Ikertzailea nazioarteko zuzenbidean, Aberdeen-eko Unibertsitatea): Joera eta mekanismo nagusiak gatazkak gainditzeko zereginetan.
19:00/Jardunaldien itxiera.
Euskal Herria
'Herri eskubideak eta mundu gobernantza' izeneko jardunaldiak hasiko dira bihar Eskoriatzan
Herrien eskubideen eta autodeterminazioaren eztabaidari heltzeko, nazioartea kontutan hartu beharra dagoela uste dute =iHerri eskubideak eta mundu gobernantza=i hitzaldi sorta antolatu dutenek. Gaur jardunaldien helburua eta edukien berri eman dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Aldaketa garai honetan Euskal Herria "munduari begira" jartzea dute xede.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu