bihar berria-n

"Herri honek oraindik ez du ondorioztatu estatu propio bat behar duela"

Arnaldo Otegi EH Bilduren EAEko lehendakarigaia elkarrizketatu du BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Arnaldo Otegi, atzo, Elgoibarren, Sallobente-Ermuaran auzoan. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2016ko ekainaren 3a
23:59
Entzun

- "Kataluniako herriak ondorioztatu du estatu propio bat behar duela. Euskal Herria oraindik ez da ondorio horretara heldu".

- "Funtsezko faktorea da kontzientzia nazionala. Bestela, oso zaila izango da hemen prozesu bat martxan jartzea".

- "Guk gure barne bizitza osoa euskaraz egiten dugu. Norbaitek uste badu euskarak etsai bat duela ezker abertzalean, tronpatu egiten da. Guk ardatzean daukagu. Baina errealitatea ere kontuan hartzen dugu".

- "Burujabetza berreskuratzea da erreskate nazionala. Bestela, ez dago aldaketa sozialik herri honetan".

- "Askapen prozesuan independentzia proiektua birfundatu behar bada, alor sozialak sekulako pisua izan behar du. Zertarako? Gizarte justuago bat egiteko".

- "Herri honek bere buruari reset egin behar dio, berriro hasteko. Baina ez gara hutsetik hasiko, sekulako esperientzia dugulako pilatua".

- "Estatu batek norbait garaitzen duenean, txikitu egiten du; are gehiago Espainiakoak. Beraz, Espainiako Estatuaren ametsa izan da independentismoa txikitzea. Zergatik egiten dituzte [auzipetuekin] akordioak orain? Zergatik egon dira azken urteetan tortura kasu gutxiago? Zergatik ez gaituzte ilegalizatzen? Ezin dutelako, terrenoa irabazi dugulako".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.