EUSKARA

Herrialde sarrerako kartelak bi eletan jarriko dituzte Nafarroan

Eremukatzearen arabera jarri izan dituzte kartelak orain arte. Aurrerantzean, denak bi eletan.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko azaroaren 2a
14:20
Entzun

Nafarroarako sarbideetan dauden errepide kartel guztiak euskaraz eta gaztelaniaz jartzea onartu du Nafarroako Gobernuak, orain arte indarrean egon den jarraibidea aldatuta. 2006an ezarri zuen jarraibide hori UPNk, eta zonifikazioa zuen oinarri: eremu euskaldunean eta mistoan, euskaraz eta gaztelaniaz; eremu ez-euskaldunean, gaztelaniaz soilik.

Gobernu berriaren ustetan, ordea, hori Euskararen Legearen aurkakoa da, toponimoak ofizialak direlako lurralde osoan.

Nafarroa sarrerako errepide seinale gehienak aldatu egin beharko dituzte. 67 kartel daude, eta horietako 45 gaztelaniaz bakarrik daude orain. Euskaraz ere jarriko dituzte.

Gobernuak aurreratu du, gainera, Euskarabidea bi foru dekretu prestatzen ari dela gai horiei buruz. Batek administrazioan hizkuntzak erabiltzeko jarraibideak emango ditu, eta besteak herrien izen ofizialak ezarriko ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.