Faltzesko Udalak (Nafarroa) babestu egin du euskaraz bizitzeko eskubidearen alde herritarrek eginiko eskaria, eta erabaki du herriko sarreran euskaraz jartzea herriaren izena. 142 herritarrek sinadura bilketa bat egin zuten, eta proposamena udalari aurkeztu. Mozio gisa eztabaidatu zuten osteguneko udalbatzan, eta aurrera atera zen Agrupacion Independiente Falcesina taldearen sei botoekin; PSNko bost zinegotziek egitasmoaren aurka egin zuten.
Herriaren izena euskaraz jartzea «lehen urratsa» izatea nahi dute egitasmoaren sustatzaileek, eta hori bera dio Faltzesko Udalak onartutako mozioak. Euskaraz bizitzeko eskubidea dutela nabarmendu zuten herritarrek sinadura bilketan, eta eskariarekin bat egin du orain herriko etxeak.
Nafarroako Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago Faltzes, eta, horrenbestez, gaztelania da hango hizkuntza ofiziala. Euskara ez da ofiziala, eta, esate baterako, hezkuntza sare publikoan ez dute aukerarik ematen euskaraz ikasteko. Eremu ez-euskaldunean, oraindik orain, ez dute Faltzesen bakarrik egin halako egitasmo bat euskaldunen eskubideen alde. Tafallako Udalak eskatua du eremu mistora pasatzea. Erantzunaren zain daude orain.
Herriaren izena euskaraz jarriko dute Faltzesen, eskaria onartu baitute udalean
Sinadura bilketa egin zuten herrian euskaraz bizitzeko eskubidearen alde, eta proposamena bere egin du udalbatzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu