Herritarrak manifestaziora deitu ditu AHT Gelditu-k

Hilaren 21ean eginen dute, Iruñean; protesta zaratatsua izanen da, eta Gazteluko plazatik abiatuko da, 18:00etan

AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideen agerraldia, atzo. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
«Kontra egoteko arrazoi anitz badelako». Horregatik, AHT abiadura handiko trenaren aurkako manifestaziora deitu ditu herritarrak AHT Gelditu! Elkarlanak. Hilaren 21ean eginen dute, Iruñean. Gazteluko plazatik abiatuko da manifestazioa, 18:00etan. Protesta zaratatsua izanen da.

Eten dezagun xahubidearen trenbidea. Entzungo gaituzte. AHT gelditu lelopean, azpiegitura horren atzean dagoena agerian utzi nahi dute manifestazioko antolatzaileek: «Murrizketak ezartzen dizkigute osasunaren, hezkuntzaren eta ongizatearen esparruan, eta gizarteak azpiegitura horren proiektua zalantzan jarri arren, Nafarroako Gobernuak 134 milioi euro eman ditu oraingo agintaldian AHTa eraikitzeko».

Cadreita eta Alesbes inguruan obrak jada martxan direla nabarmendu dute AHT Gelditu! Elkarlana taldeko kideek. Bihar, hain zuzen ere, Cadreitara bisita eginen dute, eta Nafarroako Parlamentuko taldeak gonbidatu dituzte, «obren eragina bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten».

«Jendea ergeltzat hartzea»

Nafarroako Aralarreko koordinatzaile Asun Fernandez de Garaialdek gogor kritikatu du Mugitu taldeko kideak auzipetu izana. «Jendea ergeltzat hartzea da erabaki hori. Beste behin ere, argi gelditu da Auzitegi Nazionala disidentziaren aurkako tresna dela», nabarmendu du. Hori dela eta, auzitegi hori bertan behera uzteko eskatu du Aralarreko koordinatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.