POLITIKA

Herritarrek 5,4ko balorazioa egin dute Jaurlaritzaren lehen ehun egunez

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleek nahiago dute Eusko Jaurlaritzak EH Bildurekin egitea akordioak. Gainera, sailburu bakoitza herritarren %30ek ezagutzen dute gehienera ere. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutenetik ehun egun igaro direla eta, inkesta bat argitaratu du Prospekzio Soziologikoen Kabineteak.  

jon olano
2013ko martxoaren 25a
18:05
Entzun

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek 5,4 puntuko balorazioa egin dute Eusko Jaurlaritzak bere aurreneko ehun egunetan eginiko jardunaz. Espero zuten bezala ari da gobernua, %77ren arabera; uste baino hobeto, %5en esanetan; eta espero zuten baino okerrago, %12ren iritziz.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari denetik ehun egun igaro direla eta, hiru hilabete pasatxoen jardunaz inkesta bat egin du Prospekzio Soziologikoen Kabineteak. Horren arabera, herritarrek nahiago dute Jaurlaritzak EH Bildurekin egitea akordioak (%37). Akordioak PSE-EErekin egitea nahiago dute, ordea, %29k. %12 baino ez dira Jaurlaritzak PPrekin (%6) edo UPDrekin (%6) ados jartzea nahi dutenak.

Infogramak:

 

Iñigo Urkullu herritarren %98k ezagutzen dute, eta Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailea, berriz, %85ek. Sailburuez ere galdetu du kabineteak, ordea. Sailburu bakoitza herritarren %30ek ezagutzen dute gehienera ere. Gehienentzat ezezagunak badira ere, sailburu guztiek jaso dute bost puntutik gora, kabineteak jasotako datuen arabera. Erkoreka da balorazio onena duen Jaurlaritzako kidea (6,0), eta Jon Darpon Osasun sailburuak du okerrena (5,5). 

Herritarren ustez, kudeaketarako gaitasuna da gobernuak gehien duena (5,8). Ilusioa sortzeko gaitasuna da, ordea, gutxien duena (5,1).

Oposizioko alderdi guztiek jaso dituzte bost puntu baino gutxiago. Horien artean, baina, EH Bildu da balorazio onena jaso duena (4,5). PSE-EEri 4,1 puntu eman dizkiote hamarretik, eta 2,9 UPDri. PPk jaso du puntu gutxien (2,5).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.