Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Herritarrek parte hartzearen alde agertu da Equo alderdia
Botoa eman bakarrik ez, erabakiak hartzeko garaian herritarrek zuzenean parte hartu behar dutela defendatu du Equo alderdiak. Aukeratzeaz gain, parte har ezazu leloarekin, kalean ekintza bat egin zuten atzo arratsaldean alderdi horretako kideek. Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean elkartu ziren, Bilboko Kale Nagusian. Azaldu zuten «demokrazia birsortzea» ezinbestekoa dela garaiotan. Equok programan bertan ere jaso du herritarrek erabakietan zuzenean parte hartzearen beharra eta hori gauzatzeko bidean ezartzeko asmoa. Hautagaiek adierazi zuten «benetako parte hartzerako demokrazia bat» ezarri behar dela, herritarrek modua izan dezaten erabakiak hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu