«Herritarren benetako kezketan» oinarrituko da EBren mezua

Alderdiko bi sektoreak ados jarri badira ere, 2007ko bozetan baino zerrenda gutxiago aurkeztuko dituzte

Erredakzioa
Bilbo
2011ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
«Herritarren benetako kezkak» izango dira Ezker Batuaren mezuaren ardatzak. Serafin Llamas EBren Presidentziako eledunaren arabera, euskal gizartea «fronteetan» banatuta dago, eta hori amaitzea izango da alderdi horren helburua. «PSEk eta PPk blokeen politika eta frontismoa lehenesten dute, eta Bilduk nazio eraikuntza ipintzen du gizarte eraikuntzaren aurretik», nabarmedu du. Hala ere, Bildurekin elkarlanean aritzeko prest azaldu da Llamas, «independentziari buruzko kontuetan izan ezik».

Komunikabideei igorritako ohar batean, berriz, EBk onartu egin du zerrendak osatzerako orduan arazoak izan dituela alderdiko bi sektoreen artean egon diren ika-mikak direla medio. Zifra zehatzik eman ez badu ere, 2007an baino zerrenda gutxiago aurkeztuko dituztela jakinarazi du EBk. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %87k botoa EBri emateko aukera izango dutela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.