Azken hamabost egunetan Konpondu.net-en egindako galdera eta iruzkin esanguratsuenei erantzuten aritu da gaur Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, 19:00etatik aurrera, Donostiako Kursaalean. 20:30ean bukatu du saioa. Herritarrei hitza emateak eta horretarako lan egiteak "merezi" duela esan du.
Ibarretxek ez ezik, Jaurlaritzako Kontseilu Politikoko beste bi kideek ere hartu dute parte ekitaldian; hau da, Joseba Azkarraga Justizia sailburuak (EA) eta Javier MadrazoGizarte Gaietako sailburuak (EB). Halaber, foroetan parte hartu duten 40 lagun ere izan dira.
Galdera gehienak gaztelaniaz egin dizkiote Ibarretxeri.
Politika
Herritarren galderei zuzenean erantzuten aritu da Ibarretxe
=l Konpondu.net ==https://www.konpondu.net/=l webgunearen bidez egin ahal izan dituzte herritarrek galdeketari, eta, oro har, egoera politikoari buruzko itaun eta iruzkinak. 16.000 inguru jaso dira guztira. Jaurlaritzako lehendakariak ordu eta erdiz jardun du erantzunak ematen, Donostian, Kursaal aretoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu