Herritartasunerako Hezkuntzan Espainia izango da ardatz nagusia

Erredakzioa
Donostia
2012ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Ikasturtea hasteko hilabete falta dela, Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiko gaitegia aldatu du Espainiako Gobernuak. Beste norabide bat eman dio, iragarria zuenez: diskriminazioei —gay eta lesbianena, emakumeena...— eta giza harremanei buruzko gaiak kendu, eta Espainiako Estatuaren eta sistemaren goraipamenak txertatu dituzte han eta hemen. Espainiako Konstituzioa izango da ikasgaiaren ardatz nagusietako bat. Ez alferrik, ikasgaiari izena aldatzekoa dio gobernuak: Heziketa Zibiko eta Konstituzionala izango da aurrerantzean. Astirik ez dute izan hori egiteko, hala ere. Gaitegia dekretu bidez aldatu dute, eta irailean bertan jarri beharko dute indarrean eskoletan. Derrigorrean ezarri behar da gaitegia.

Gai erabat markatuak ageri dira: «Familia Espainiako Konstituzioan, «Espainiaren berezko sinboloak»... Aldiz, kendu egin dute «nazionalismo baztertzailea» aztergai zuen atala. Lehen Hezkuntzatik ikasgaia ezabatzeko asmoa du Madrilek; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan soilik emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.