ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Herriz herriko "jostunen" testigantza, sarean

Jostunak+ egitasmoa abiatu du Gure Esku Dago-k, dinamikan parte hartzen dutenen bizipenak biltzeko.

2015eko apirilaren 21a
21:13
Entzun

Iazko abenduan aurkeztu zuen Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak Jostunak, herritarren borondatek jositako istorio bat dokumentala. Hilabeteotan, 120 emanaldi inguru izan ditu.

Dokumentalean sartu ez zituzten istorioak Jostunak.eus webgunean bildu dituzte orain. Horrela azaldu du dinamikak egitasmoa: "Orain, dokumentalean ageri ez diren istorio horiek kontatzera gatoz, istorio horietako protagonista diren jostunak kamera aurrean jarrita".

Hiru lagunen testigantzak sareratu dituzte oraingoz, eta astero-astero elikatuko dute webgunea. Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean abiatu dute egitasmoa, ikasleak ari baitira dinamikan praktikak egiten.

Bestalde, egoitza zabaldu du Gure Esku Dago-k Bilbon, Buenos Aires kalean; "herritarren parte hartzerako espazio berri bat", dinamikaren esanetan. Asteburuan, berriz, Joste Eguna ospatuko dute herriz herri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.