HEZKUNTZA. ESKOLA JAZARPENA. 50 espediente inguru daude egun Jaurlaritzaren esku

2005eko maiatzaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jarduneko sailburu Anjeles Iztuetak dio gaur egun 50 espediente inguru daudela Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku eskola jazarpena dela eta. «Astero» kasu berriren bat izaten da, ziur aski «larrialdia» dagoelako gizartean Jokin Zeberioren kasu lazgarria jazo zenetik: «Egia da Jokinen kasuak begiak ireki dizkigula guztioi». Bestalde, Iztueta pozik agertu da Justizia «bizkor» aritu delako Hondarribiko gaztearen heriotzaren gaineko nondik norakoak epaitzerakoan. Kontseilariak onartu du kasu batzuk Epaitegietan daudela eta aukera hori familia bakoitzaren esku dagoela gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.