Hezkuntza eta Osasunean eta murriztuko da gehien gastu publikoa Nafarroan

Nafarroako aurrekontu publikoetan izoztuko diren 150 milioietatik 63,1 milioi euro gizarte gaiei dagozkie

joxerra senar
2008ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak iragan astean iragarri zuen gastu publikotik 150 milioi «erreserban» utziko zituela; atzo, berriz, zehaztu zuen departamendu bakoitzean zenbateraino aterako dituen guraizeak. Alberto Catalan eledunak argudiatu du neurriak gizarte gaiei eragingo diela «gutxien»: horretarako azaldu du Hezkuntza eta Ongizate departamentuetan %4 murriztuko dela gastu publikoa eta Osasunean %3. Portzentajeak albo batera utziz gero, ordea, gizarte gaiei eragiten die gehien; 150 milioi euroetatik 63,1 milioi gizarte arloko sailei dagozkie -26,1 milioi Osasunari, 25,6 milioi Hezkuntzari eta 11,4 milioi Gizarte Gaiei-. Beste departamenduetan ere eragingo du: besteak beste, Obra Publikoetan 10 milioi euro, Ekonomian 8,5 milioi, Lurralde Antolamenduan 10,2 milioi, Landa Garapenean 15,6 milioi edota Berrikuntzan 17 milioi.

Gobernuak dio krisiari aurre egiteko neurri «aitzindaria» dela. Horrekin batera dio, iazko datuekin alderatuta zergen bidez bildutako dirua %8,46 jaitsi dela. Haatik kontuan hartu behar da 400 euroen inguruko akordioa zein Ondasunen gaineko Zerga kentzea 148 milioi euro kostatuko zaiola altxortegiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.