"Urduritasunaren ondoren, normal hasi gara". Ikasturte hasiera arazorik gabe abiatu dela adierazi du Uriarte sailburuak elkarrizketan. LOMCE martxan jartzeko ikasturtea da irailean hasi dena; aldaketa guztiak ez ditu ezarri Jaurlaritzak: "Aldaketak oso-oso gutxi dira; ia ez dira nabari".
Eragile hainbatek gida bat osatu dute, LOMCE saihesteko asmoarekin. Bide hori erabat baztertua du Jaurlaritzak, Uriarteren esanetan: "Legea bete behar dugu".
Heziberri proiektua lantzen ari dira Hezkuntza Saila eta eragileak. Uriartek aurreratu du datorren hilean aurkeztuko dituztela curriculum berriak. Horiek onartu ondoren etorriko da hurrengo urratsa: lege berria. "Une honetan, gure apustu garrantzitsuena da legea".
Elkarrizketa, osorik, BERRIAren biharko edizioan.