Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Ezker Anitza
Hezkuntzako erreforma eta murrizketak salatu ditu Ezker Anitzak
Hezkuntza publikoa aldarrikatu du Hernandezek, eta babesa agertu die ikasleen mobilizazioei
Hezkuntzako murrizketekin herritar gehienak «ezjakintasunera zigortu» nahi dituztela salatu du, Donostiako Usandizaga institutuan, Ezker Anitza taldeko hautagai Jon Hernandezek. Gainera, PSE-EEko lehendakarigai Patxi Lopez kritikatu du, bere gobernuak ez duela murrizketarik egin esateagatik. «Errealitatea burugogorra da», esan du Hernandezek, eta gogoratu du 330 irakasle gutxiago daudela aurten derrigorrezko bigarren hezkuntzan. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak egin asmo duen erreforma ere kritikatu du, «elitista eta zatitzailea» dela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu