ADMINISTRAZIOA

Hezkuntzako eta suhiltzaileetako lan eskaintzak egingo ditu Nafarroako Gobernuak

Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu du, Madrilek bertan behera utz ditzan lan deialdien aurkako helegiteak.

Suhiltzaileak, Iruñean, Alde Zaharreko etxe batean piztuako sua itzaltzen, urtarrilean. JESUS DIGES, EFE
Garikoitz Goikoetxea.
2016ko maiatzaren 3a
08:27
Entzun

Hezkuntzako eta suhiltzaileetako lan eskaintza publikoak airean egon dira azken asteetan Nafarroan, Espainiako Estatuaren abokatuak helegitea jarri baitzuen deialdiaren kontra. Zehazki, gatazka zeukaten 2014ari zegozkion lanpostuekin; UPNren gobernuak gorde egin zituen postuak, eta gobernu berriaren asmoa zen oraingo deialdian ateratzea. Madrilen arabera, ordea, hori ez da legezkoa.

Azkenean, 2014ko postuak ez ateratzea erabaki du Iruñeko gobernuak. Maria Jose Beaumont kontseilariak adierazi du lan eskaintza osoa zegoela arriskuan —378 lanpostu—, eta 2014koak 91 zirela. Horiek kendu egingo dituzte. “Horrela, 287 lanpostu salbatuko ditugu”, nabarmendu du kontseilariak.

Suhiltzaileen lanpostuei dagokienez, 30 lanpostu zeuden airean, eta atera egingo dituzte.

Nafarroako Gobernuak ontzat jo du akordioa. “Sindikatuen artean erabateko adostasuna egon da, soluziorik onena delako, gaia argitu dugulako, eta lan eskaintzak egiteko atea zabaldu delako”. Beste lan eskaintza batzuk egiteko ere aukera ekarriko du akordioak, gobernuaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.