Hidrokarburoa badagoen ikertuko dute Hegoaldeko lau gunetan

Euskadiko Hidrokarburoen Elkartea da azterketak egingo dituzten enpresetako bat

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak hidrokarburoen ikerketarako baimenak onartu ditu. Horietatik lau Hego Euskal Herrian egingo dituzte. Azterketak egiteko baimena jaso duten enpresen artean dago, besteak beste, Euskadiko Hidrokarburoen Elkartea. Enpresa hori EEE Euskal Energiaren Erakundearena da.

Baimenak soilik ikerketarako direla gogorarazi du Industria Ministerioak. «Baina horrek ez du esan nahi ustez hidrokarburoak egon daitezkeen inguru horien esplotaziorako baimena dutenik. Soilik ikerketak egin ditzakete, besterik ez. Gerora ikusiko da ustiatuko dituzten edo ez».

Ikerketa horiek ekonomikoki «estrategikoak eta garrantzi handikoak» dira, Industria Ministerioaren esanetan. «Komenigarria da baliabide naturalen ikerketak bultzatzea. Modu iraunkor batean egin behar dira, eta ingurumenari nahiz legeari lotutako baldintza guztiak bete behar dira, baita teknikari lotutakoak ere», gogorarazi die baimena lortu duten enpresei.

Hala, ikerketak egiten hasi aurretik enpresek baimen administratibo guztiak lortu behar dituzte, eta erantzukizun zibilerako asegurua egin.

Behin baimena lortuta, horri ekin beharko diote enpresek, eta datozen hilabeteetan ikerketak hastea espero du Espainiako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.