Arratsaldeko 17:22 orduak aldera istripu bat gertatu da Iruñean. Berriozar-Mutiloa ibilbidea egiten duen autobus publiko batek oinezko bat jo du. 78 urteko emakumezko bat zen, eta erietxera eraman dute.
Han ikusi dute zauri larriak zituela, eta hil edo bizi zegoela. Hil egin da gero.
Iruñeko geltoki zaharretik gertu dagoen zebra bidean gertatu da ezbeharra. Emakumea errepidea zeharkatzen ari zen, eta, lekukoen arabera, autobusa poliki zihoan.