Hilaren 15ean aztertuko dituzte Perez eta Ramirez anaien aurkako euroaginduak

Asteartean Madernaz, Lizeaga eta Plazaolaren Espainiaratze eskaerak dituzte aztertuko, Paueko Auzitegian

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Jazint eta Xalbador Ramirez eta Endika Perez Segiko kideen Espainiaratze eskaerak martxoaren 15ean aztertuko dituzte Paueko Auzitegian. Atzo eman zieten haien aurkako euroaginduaren berri Pauen. Prozeduran akatsak direla argudiatuta, guztia bertan behera uztea eskatu zuen orduan abokatuak, baina epaileak errefusatu egin zion. Auzia arte preso jarraikiko dute hiru gazteek.

Asteartean aztertuko dituzte haatik, Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola eta Bergoi Madernazen Espainiaratze eskaerak Pauen. Horiek ere preso jarraitzen dute anartean.

Astelehenean atxilotu zituzten Lizeaga, Plazaola, Madernaz eta Aiala Zaldibar (honen aurkako euroagindua onartua du Frantziak) eta asteazkenean beste hiruak. Segiren aurkako urriko operaziotik ihes eginik, Ipar Euskal Herrian agerpen publikoa egin zuten Izpuran (Nafarroa Beherea), Espainiaratzeko arriskuaren aurrean, eragileei eta herritarrei babesa eskatuz eta lan politikoa jarraitzeko asmoa berretsiz. Hainbat hautetsik haien etxeetan aterpetu zituzten, baina laster atxilotu zituzten zazpiak, oso bortizki gainera azken hiruak. Irati Tobar da kalean gelditzen den bakarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.