Hilaren 23an eskubideen alde kalera irteteko deia egin dute

Gaixo dauden euskal presoekiko kezka eta «sumindura» agertu dute Gasteizko osasun arloko hainbat langilek

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Eskubideak Plazara mugimenduak manifestazio bat antolatu du hilaren 23rako, Gasteizen. Judimendiko txosnetatik abiatuko da, 19:00etan. Egungoeskubide zibil eta politikoen egoera salatu nahi dute mobilizazioarekin, eta suaren ikurra erabiliz, «itzalpean» daudenei «argi printzak zabaltzeko» eta «itzalari espazioak kentzeko» elkartasunerako deia egin dute.

Eskubideak Plazara-k hainbat datu jakinarazi ditu: besteak beste, Gasteizen egun 48 lagun auzipetuta daudela,horietatik 35 epaiketaren zain daudela eta hogeik torturak salatu dituztela. Eskubideen urraketok salatzeko kanpaina bat abiatu dute, eta Mikel Urdangarin musikariak parte hartu du, abesti batekin.

Gaixoekin kezkatuta

Gaixotasun larriak izan arren preso dituzten pertsonekiko kezka agertu dute, bestalde, Gasteizen osasun arloan lan egiten duten hainbat lagunek; «kezka eta sumindura».

Nabarmendu dute ezinbestekoa dela gaixo horiek «osasun laguntza egoki eta iraunkorra» jasotzea eta «espetxean jarraitzen duten bitartean hori jasotzea oso zaila» dela. «Gaixotasun larriak dituzten pertsonak amildegira gerturatzen ditu espetxean jarraitzeak». Egoera horretan hamalau preso daudela ekarri dute gogora, eta deia egin dute haiek aske uzteko asteburu honetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko. Bereziki, larunbatean Gasteizko Bilbo plazatik 19:00etan abiatuko den manifestaziora joateko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.